Hezkuntza Ministerioa - Espainiako Gobernua
Espainiaren Presidentetza Europar Batasunean
Hemen zaude:
  1. Azala
  2. Ministerioa

Ministroa

Hezkuntza Ministerioa

Angel Gabilondo Pujol, Ministroa

Ángel Gabilondo Pujol

Hezkuntza Ministroa

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektorea (2002ko maiatzetik). Unibertsitate bereko Metafisikako Katedraduna da. Filosofia eta Letren fakultateko irakaslea da. Han bere Lizentziaturako ikasketak egin zituen eta "El concepto como experiencia y sistema" titulatutako Hegelen inguruko Tesi batekin doktaratu zen. 1989-1992 urteetan Fakultate honetako Dekanoa izan da eta aurretik Irakasleen dekano-ordea izan zen hiru urtez. Metafisikako enborreko ikasgaia irakasten du, Hermeneutika eta erretorikaren materiak eta Pentsamendu frantsez garaikidea hautazko ikasgaiak ere bai. Hizkuntzekin lotutako arazoen, beste era baten pentsatzeko aukeren eta horretarako gune zehatzak ematearen alderdiak jorratzen ditu. Filosofia bizitzeko modu bat bezala ulertzen du eta alderdi hauen eragina aztertzen du, bereziki, filosofia garaikidean.  

1989-90 ikasturtetik 1995 arte "Instituto de Estética y Teoría de las Artes"-eko irakaslea izan zen. Pariseko Bibliothèque du Saulchoirreko Centre Michel Foucault mintegietara gonbidatzen dute. Han, espezializatutako bibliografian, Foucaulti buruz argitaratu dituen testuak daude. Erasmus sareko zazpi Europako Unibertsitateren artean egindako Fenomenologia eta Hermeneutikaren inguruko Hirugarren Zikloko Programako irakasle eta ikerketa taldeko kide da. Edad de Oro Mintegiaren Nazioarteko Kongresu askotan (UAM) parte hartu du. Hirugarren Zikloko "Decir y no decir: el sujeto implicado" Nazioarteko Programako Koordinatzailea eta Zuzendaria. CRUCEko, Arte eta Pentsamendu Garaikideen Elkarteko presidentea izan da 1994tik 1997ra arte. Zenbait aldizkariren Aholkulari Batzordeko kidea da (Azafea, Semiosis Ilimitada, Sileno).

 

Bere argitalpenen artean, hurrengo liburuak daude:

  • Dilthey: Vida, expresión e historia, Ed. Cincel, Madril, 1988.
  • El discurso en acción (Foucault y una ontología del presente), Anthropos, Bartzelona, 1990.
  • Trazos del eros. Del leer, hablar, y escribir, Tecnos, Madril, 1997.
  • Menos que palabras, Alianza Editorial, Madril, 1999.
  • La vuelta del otro. Diferencia, identidad y alteridad, Trotta/U.A.M, Madril, 2001.
  • Mortal de necesidad. La filosofía, la salud y la muerte, Adaba Ed., Madril, 2003.
  • Alguien con quien hablar, Aguilar, Madril, 2007.


Espainiako Unibertsitateen Errektoreen Konferentziako (CRUE) Presidentea, Madrileko Parque Científico Fundazioaren Presidentekidea, UAM-EL PAÍS Fundazioko Presidentekidea, Universidad-Empresa Fundazioko Presidenteordea eta Portal Universia, S.A.ko Administrazio Kontseiluko eta Batzorde Betearazleko kidea da. Horrez gain, Madrileko Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako Presidentea izan da 2004tik 2006ra.

Casa de Velásquezen Domina (2003), Txileko Errepublikako Presidenteak emandako Bernardo O’Higginsen Ordenaren "Gran Cruz" Mailako Kondekorazioa (2004) eta Ministère de L`Education Nationale de L`Enseignement Supérieur et de la Recherche de la République Françaisen "Officier dans l’Ordre des Palmes Académiques" izendapena (2004) jaso du.

© Hezkuntza Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua