http://www.educacion.es/ web guneko itzulpenen inguruan
Hezkuntza Ministerioak www.educacion.es web orrian atzo, apirilaren 21ean, euskarara itzulitako edukietan izan zituen akatsak sentitzen ditu.
Akats tekniko bat dela eta, ordu batzuetan Ministerioaren web guneak euskarazko itzulpenak behar duen berrikusketa egokirik gabe argitaratu zuen informazioa. Ministerioaren web guneak hiru milioi hitz ditu hizkuntza desberdinetara itzulita, eta arazoak hitz gutxitan izan zuen eragina. Itzulitako hitz kopurua kontuan hartuta, hizkuntza ofizial desberdinak biltzen dituen eta eduki maila handiena duen atarietako bat gara.
Arazoa ezagutu zen unetik, Ministerioak eragindako akatsak berehala zuzentzeko eta ahal den neurrian halako akatsak saihesteko bidezko erabakiak hartu zituen.
Ministerioak irailetik bere web orrialdeko edukiak Espainiako hizkuntza ofizialetara itzutzeko gure herrialdean aintzindaria den itzulpen sistema bat kontratatuta dauka. Xedea Estatuko hizkuntza guztietan edukiak azkar argitaratzeko bidea ematea da, hauen erabilerarako Sailak duen konpromisoaren erakusgarri.
Aipatutako sistemak web gunearen eduki guztien itzulpen automatikoa itzultzaile eta linguista talde batek egindako eskuzko berrikusketarekin konbinatzen du, atzo sortu ziren akatsak gerta ez daitezen.
Aplikazio honek autonomia erkidego bakoitzeko Akademiek ezarritako arau linguistikoak jarraitzen ditu. Zehazki Hezkuntza Ministerioaren webaren itzulpenak euskara batua eta Euskaltzaindiak ezarritako arau ortografiko eta gramatikalak erabiltzen ditu.
Itzulpenaren prozesuren xedea euskarazko testu ulergarriak eta zuzenak lortzea, jatorrizko edukiak errespetatzea eta itzulitako testuak web ingurunera egokitzea da.